Archivo del sitio

Julio Odriozola Ohorezko alkate izendatu du Herriko Etxeak

Ehun urte bete ditu Kuban sortu, Gipuzkoan hazi eta herrira ezkondutako gizasemeak

Sunbilla | 2013-09-20 | 16:00 | Testua: Maider PETRIRENA | Argazkia: Pako Errandonea

Udalak omenaldi xume bat egin zion irailaren 5ean Juan Julio Odrio­zola Etxanizi, Sunbillako Ohorezko alkate izendatuz bere 100. urteurrenarengatik.

1913ko ekainaren 16an Cubako Aguacate herrian (gaur egungo La Habana) jaio zen Odri­ozola. Jatorriz euskalduna, 6 urterekin Ma­txinbentara (Gipuzkoa) itzuli zen bere gurasoekin batera. Isabel Manterola sunbildarrarekin ezkondu zen eta ordutik sunbildar­tzat hartu zuen bere burua, nahiz eta urte aunitzez Donos­tian bizitu. Berarekin 2 seme-alaba izan zituen, Tomas (duela urte ba­tzuk zendua) eta Isabel. Azkeneko urte hauetan, Isabel bere alabarekin bizi da Bartzelonan haren 4 seme-alaba eta 5 bilobez gozatuz.

Hagitz ekitaldi hunkigarria izan zen familiakoak eta lagunak bertan izan zirelako. Norbait aipatzekotan, bere emaztearen ahizpa, 90 urte dituen Pascuala Manterola. Aipatu beharra dago omenaldi hau lehenago ere egiteko asmoa zuela Udalak eta ez egitearen arra­zoia omenduaren osasuna izan dela. Oraingo­an, berriz, posible izan da Julio eta familia ekar­tzea eta ongi merezitako ekitaldia burutzea. Zorionak Julio

598-sunbilla-1

Informazio gehiago: http://www.ttipi.net/berriak/julio-odriozola-ohorezko-alkate-izendatu-du-herriko-etxeak?h=31672

A %d blogueros les gusta esto: