Ehun urte bete ditu Kuban sortu, Gipuzkoan hazi eta herrira ezkondutako gizasemeak
Sunbilla | 2013-09-20 | 16:00 | Testua: Maider PETRIRENA | Argazkia: Pako Errandonea
Udalak omenaldi xume bat egin zion irailaren 5ean Juan Julio Odriozola Etxanizi, Sunbillako Ohorezko alkate izendatuz bere 100. urteurrenarengatik.
1913ko ekainaren 16an Cubako Aguacate herrian (gaur egungo La Habana) jaio zen Odriozola. Jatorriz euskalduna, 6 urterekin Matxinbentara (Gipuzkoa) itzuli zen bere gurasoekin batera. Isabel Manterola sunbildarrarekin ezkondu zen eta ordutik sunbildartzat hartu zuen bere burua, nahiz eta urte aunitzez Donostian bizitu. Berarekin 2 seme-alaba izan zituen, Tomas (duela urte batzuk zendua) eta Isabel. Azkeneko urte hauetan, Isabel bere alabarekin bizi da Bartzelonan haren 4 seme-alaba eta 5 bilobez gozatuz.
Hagitz ekitaldi hunkigarria izan zen familiakoak eta lagunak bertan izan zirelako. Norbait aipatzekotan, bere emaztearen ahizpa, 90 urte dituen Pascuala Manterola. Aipatu beharra dago omenaldi hau lehenago ere egiteko asmoa zuela Udalak eta ez egitearen arrazoia omenduaren osasuna izan dela. Oraingoan, berriz, posible izan da Julio eta familia ekartzea eta ongi merezitako ekitaldia burutzea. Zorionak Julio

Informazio gehiago: http://www.ttipi.net/berriak/julio-odriozola-ohorezko-alkate-izendatu-du-herriko-etxeak?h=31672
Me gusta esto:
Me gusta Cargando...